Bete galdetegia zure familia kideei buruzko xehetasun berezi batzuk ezagutzeko eta ordainketa modu seguruan egin.
Nagusientzako Eskertze Gutuna + Olentzeroren Diploma
15.90€
(+ 5€ Bidalketa ziurtatua)
(Eskatutako gutun bakoitzeko, zenbatekoaren % 5 emango diegu Euskadin haur-minbizia duten aita eta amen elkarteei, hala nola, Aspanovas, eta haur-minbiziaren kontrako ikerkuntzari).
Minutu pare bat barru zure Olentzeroren Eskertze Gutuna martxan egongo da!
➜ GARRANTZITSUA: ez idatzi dena maiuskulaz eta ez erabili emotikonorik.
Behin eskaera eginda ezin izango da gutuna aldatu, beraz, amaitu baino lehen ziurtatu informazio guztia ondo dagoela, mesedez.
Eskerrik ako!
➜ Galdetegia eta gero ohiko galderen erantzunak dituzu dudak izatekotan.
Ohiko galderak
Norentzat da Olentzeroren Eskertze Gutuna?
Olentzeroren Gutun hau gure Nagusientzat da (ama, aita, amona edo aitona), urteetan zehar ahalegin handia egin baitute Eguberri bakoitza berezia izan dadin eta denok elkarrekin egoteko.
Bada garaia eskerrak emateko, Olentzerok idatzitako gutun oso hunkigarri baten bitartez.
Zein egunetarako da Olentzeroren Nagusientzako Gutun hau?
Olentzeroren Eskertze Gutuna Gabonetako jaien edozein egunetarako balio du.
Zalantzarik gabe, unerik onena Gabon-gaueko afarian edo Gabonetako bazkarian da, familiako kide guztiak elkartzen zaretenean.
Ume txikiak badituzue, ideia bikaina da Gabon-gaueko oparien ondoan uztea, Olentzerok berak bertan utzi izan balu bezala eta Gabonetako bazkarian irakurri.
Zenbat balio du Olentzeroren Gutunak?
Olentzero Eskertze Gutun pertsonalizatuak eta Diplomak 15,90€-ko prezioa du, BEZa barne.
Zer barne hartzen du Gutunak?
Olentzeroren Eskertze Gutuna vintage estilokoa da, xehetasunez beteta eta eskuz idatzitako letra-tipo oso zaindua dutenak. Honakoak barne hartzen ditu:
- Alde bateko gutun pertsonalizatua A4 formatuan, familia bakoitzaren datu norbanakoekin eta Olentzeroren sinadurarekin.
- Diploma pertsonalizatu bat non Olentzerok gure senitartekoei eskertzen dien urteetan zehar Gabonetako Magia mantendu izana. Familia guztiak sinatu ahal izango duzuena.
- Gutun-azal bat nagusien izenean, gabonetako ilustrazioarekin, Olentzeroren zigiluarekin eta posta-zigilu ofizialarekin. Eta gutun-azalaren atzealdean, gabonetako pegatina.
- Gutun-azal bat gutuna eskatzen duen familiarraren izenean.
Gutuna bidaltzeak kostu gehigarria du?
Bai. Gutuna posta ziurtatuaz bidaltzen da eta 5€ balio du (Correos-en tarifak 2024).
Gutun ziurtatuak jarraipen-zenbakia du eta uneoro jakin dezakegu non dagoen.
Postariak eskuan entregatuko dizu eskutitza eta etxean ez bazaude, zure posta-bulegoan jasotzeko oharra utziko dizu.
Gutunak itzuli al daitezke?
Ez. Produktu guztiz pertsonalizatua denez, ordainketa egin ondoren ez da itzulketarik onartuko.
Gutunaren zenbatekoa hondatuta iristen bada eta berriro bidaltzeko astirik ez badago bakarrik itzuliko da. Informazio gehiago behar izanez gero kontsultatu Gure Salmenta Baldintzak.
Bidal daiteke gutuna familiakide bat baino gehiagoren izenean?
Bai, pertsona baten edo biren izenean bidali daiteke (ama eta/edo aita eta amama eta/edo aitona). Gutunak banakakoak dira familia bakoitzarentzat, haien informazioa agertzen baita
Bi gutun bidali al daitezke gutun-azal ziurtatu berean?
Bai. Edozein motatako familiakoentzat bi gutun eskatzen badituzu, zure izenean doan gutun-azal ziurtatuaren barruan bidaliko dira bi gutunak (bakoitza bere gutun-azalean).
Behin bigarren galdetegia beteta, bigarren ordainketa egiterako orduan, 5€-ko bidalketa-gastua deskontatu beharko diozu bigarren eskaera horri. Deskontu honen onuradun izateko ezinbesteko baldintza da bi gutunak posta helbide berdinera joatea, bi gutunak eskaera egiten duen helduaren gutun-azal ziurtatu berean bidaliko baitira.
Zenbat denbora behar du gutunak iristeko?
Galtzagorriek bi lanegun inguru behar dituzte gutuna prestatzeko, behin ordainketa eginda dagoela ziurtatuta.
Ondoren, posta ziurtatu bidez bidaltzen da eta horrek 2/3 lanegun inguru behar ditu (kontuan izan Gabonetan* eskatzen baduzu, bolumen handiko garaia direla eta luza daitekeela).
*GARRANTZITSUA: Ia bidalketa guztiak adierazitako epean egiten dira, nahiz eta atzerapenak gerta daitezkeen eguraldi kaxkarrengatik, eskaeren bolumen handiko datak, grebak, itxierak, istripuak… Ez gara ezinbesteko kasuen edo kasualitatezko kausen erantzule, horiek betetzea eragozten dutenak zerikusirik ez duten hirugarrenen arabera.
Bidalketetan arazorik izanez gero, gurekin harremanetan jarri behar duzu olentzerogutuna@gmail.com helbidean, ahalik eta irtenbiderik onena eman diezazugun, gure Salmenta Baldintzetan azaltzen den moduan.
Nola pertsonalizatzen dira Olentzeroren Nagusientzako Gutunak?
Goiko Galdetegia bete beharko duzu senideeen datuekin.
Gutuna euskeraz nahi dut, baina ez dakit hitz egiten…
Lasai, Galtzagorriek itzuliko dute informazioa.
Gutunak bidali baino lehen berrikusten dira?
Noski. Galtzagorriek arreta handiz errepasatzen dute gutun bakoitza, baina ezin dute %100ean bermatu.
Galdetegia betetzen duenaren ardura da informazioa zuzena dela ziurtatzea.
Behin galdetegia beteta, dena zuzen dagoela egiaztatzeko informazioaren laburpena duen mezu bat irtengo zaizu.
Zer gertatzen da erratu banaiz?
Zure galdetegia amaitu eta berehala ohartzen bazara akats larri bat egin duzula, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat olentzerogutuna@gmail.com gaian adieraziz: URGENTEA + familia kideen izenak.
Posta elektronikoan egin beharreko aldaketa esan eta hori egitea posible den ala ez baieztatuko dizugu.
Zure inprimakia bete eta 10 minutu igaro ondoren mezu elektronikoa jasotzen ez badugu, asko sentituz, Galtazagorriek ezin izango dute gutuna aldatu.
Gutuna babestuta doa?
Bai. Olentzeroren Nagusientzako Gutuna beste gutun-azal baten barruan bidaltzen da heldu baten izenean.
Horrela ez du kalterik jasaten eta nahi duzun momentuan eman diezaiokezu zure familia kideari.
Gutunak penintsulatik kanpo edo beste herrialde batzuetara bidaltzen dituzue?
Ez. Gutunak fisikoki penintsulara bakarrik bidaltzen ditugu.
Zer egin behar dut nire gutuna jasotzen ez badut?
Correos-en jarri deneko maila jaso eta gero, 4 lan-egun igarota zure gutuna jasotzen ez baduzu, jarri harremanetan Galtzagorriekin lehenbailehen, konponbidea eman diezazuten (olentzerogutuna@gmail.com).
Ordaintzeko modua segurua al da?
Bai. Ordainketa transferentzia edo Bizum bidez egiten da, zure bankuak ahalbidetzen duen ordainketa-pasabidea erabiliz.
Gainera, www.olentzero.pro web gunea, SSL ziurtagiriarekin babestuta dago.