Zure seme-alabak Olentzeroren existentzia susmatzen badu eta egia agerian jartzeko garaia iritsi dela uste baduzu, ez dago hori egiteko baino modu hobeagorik Olentzerok berak Sekretu Handia kontatzen dion gutun magiko honekin baino.
Bete galdetegia zure seme-alabari buruzko xehetasun berezi batzuk ezagutzeko eta ordainketa modu seguruan egin Bizum bidez.
Klub Sekretuko Gutuna + Olentzeroren laguntzailearen ziurtagiria
14.90€
(+ 5€ Bidalketa ziurtatua)
(Eskatutako gutun bakoitzeko, zenbatekoaren % 5 emango diegu Euskadin haur-minbizia duten aita eta amen elkarteei, hala nola, Aspanovas, eta haur-minbiziaren kontrako ikerkuntzari).
Minutu pare bat barru zure Olentzeroren Klub Sekretuko Gutuna martxan egongo da!
➜ GARRANTZITSUA: ez idatzi dena maiuskulaz eta ez erabili emotikonorik.
Behin eskaera eginda ezin izango da gutuna aldatu, beraz, amaitu baino lehen ziurtatu informazio guztia ondo dagoela, mesedez.
Eskerrik ako!
➜ Galdetegia eta gero ohiko galderen erantzunak dituzu dudak izatekotan.
Ohiko galderak
Zein adinerako egokia da Aurkikuntzaren Olentzeroren Gutuna?
Ez dago adin zehatzik, haur bakoitza mundu bat baita.
Badaude susmoak lehenago adierazten dituzten umeak eta geroxeago beste batzuk… Erantzun batekin lasaitu daitezkeen umeak eta galderekin jarraitzen duten beste batzuk…
Inork ez du zure seme-alaba zuk baino hobeto ezagutzen eta Sekretu Handia agerian uzteko unea noiz iritsi den jakingo duzu, dudarik gabe.
Noiz eskatu dezaket Olentzeroren Klub Sekretuko Gutuna?
Urteko edozein egunetan eska dezakezu Olentzeroren Klub Sekretuko Gutuna zure seme-alabarentzat.
Noiz da Olentzeroren Klub Sekretuko Gutuna emateko garairik onena?
Olentzeroren Klub Sekretuko Gutunak urteko edozein egunetarako balio du.
Ohikoena da haurrek euren zalantzak ekartzea Gabon garaiaren inguruan, irailetik urtarrilera.
Baina batzuetan maiatzean botatzen dizute bonba, adibidez, eta hilabete hau besteak bezain ona izaten da.
Zenbat balio du Olentzeroren Klub Sekretuko Gutunak?
Olentzero Klub Sekretuko Gutun pertsonalizatuak eta Diplomak 14,90€-ko prezioa du, BEZa barne.
Zer barne hartzen du Gutunak?
Olentzeroren Gutuna vintage estilokoa da, xehetasunez beteta eta eskuz idatzitako letra-tipo oso zaindua dutenak. Honakoak barne hartzen ditu:
- Alde bateko gutun pertsonalizatua A4 formatuan, haur bakoitzaren datu norbanakoekin eta Olentzeroren sinadurarekin.
- Diploma pertsonalizatu bat non haurrak Sekretu Handia gordetzea onartzen duen.
- Gutun-azal bat haurraren izenean, marrazkiekin, Olentzeroren zigiluarekin eta posta-zigilu ofizialarekin. Eta gutun-azalaren atzealdean, pegatina.
- Gutun-azal bat aitaren, amaren edo familiakidearen izenean.
Gutuna bidaltzeak kostu gehigarria du?
Bai. Gutuna posta ziurtatuaz bidaltzen da eta 5€ balio du (Correos-en tarifak 2024).
Gutun ziurtatuak jarraipen-zenbakia du eta uneoro jakin dezakegu non dagoen.
Postariak eskuan entregatuko dizu eskutitza eta etxean ez bazaude, zure posta-bulegoan jasotzeko oharra utziko dizu.
Gutunak itzuli al daitezke?
Ez. Produktu guztiz pertsonalizatua denez, ordainketa egin ondoren ez da itzulketarik onartuko.
Gutunaren zenbatekoa hondatuta iristen bada eta berriro bidaltzeko astirik ez badago bakarrik itzuliko da. Informazio gehiago behar izanez gero kontsultatu Gure Salmenta Baldintzak.
Bidal daiteke gutuna haur bat baino gehiagoren izenean?
Ez. Gutunak banakakoak dira haur bakoitzarentzat, haien informazioa agertzen baita: izena, adina, zaletasunak…
Bi gutun bidali al daitezke gutun-azal ziurtatu berean?
Bai. Edozein motatako bi gutun eskatzen badituzu anai-arrebentzat edo familiakoentzat, zure izenean doan gutun-azal ziurtatuaren barruan bidaliko dira bi gutunak (bakoitza bere gutun-azalean).
Behin bigarren galdetegia beteta, bigarren ordainketa egiterako orduan, 5€-ko bidalketa-gastua deskontatu beharko diozu bigarren eskaera horri. Deskontu honen onuradun izateko ezinbesteko baldintza da bi gutunak posta helbide berdinera joatea, bi gutunak eskaera egiten duen helduaren gutun-azal ziurtatu berean bidaliko baitira.
Zenbat denbora behar du gutunak iristeko?
Galtzagorriek bi lanegun inguru behar dituzte gutuna prestatzeko, behin ordainketa eginda dagoela ziurtatuta.
Ondoren, posta ziurtatu bidez bidaltzen da eta horrek 2/3 lanegun inguru behar ditu (kontuan izan Gabonetan* eskatzen baduzu, bolumen handiko garaia direla eta luza daitekeela).
*GARRANTZITSUA: Ia bidalketa guztiak adierazitako epean egiten dira, nahiz eta atzerapenak gerta daitezkeen eguraldi kaxkarrengatik, eskaeren bolumen handiko datak, grebak, itxierak, istripuak… Ez gara ezinbesteko kasuen edo kasualitatezko kausen erantzule, horiek betetzea eragozten dutenak zerikusirik ez duten hirugarrenen arabera.
Bidalketetan arazorik izanez gero, gurekin harremanetan jarri behar duzu olentzerogutuna@gmail.com helbidean, ahalik eta irtenbiderik onena eman diezazugun, gure Salmenta Baldintzetan azaltzen den moduan.
Nola pertsonalizatzen dira Olentzeroren Klub Sekretuko Gutunak?
Goiko Galdetegia bete beharko duzu haurraren datuekin.
Gutuna euskeraz nahi dut, baina ez dakit hitz egiten…
Lasai, Galtzagorriek itzuliko dute informazioa.
Gutunak bidali baino lehen berrikusten dira?
Noski. Galtzagorriek arreta handiz errepasatzen dute gutun bakoitza, baina ezin dute %100ean bermatu.
Galdetegia betetzen duenaren ardura da informazioa zuzena dela ziurtatzea.
Behin galdetegia beteta, dena zuzen dagoela egiaztatzeko informazioaren laburpena duen mezu bat irtengo zaizu.
Zer gertatzen da erratu banaiz?
Zure galdetegia amaitu eta berehala ohartzen bazara akats larri bat egin duzula, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat olentzerogutuna@gmail.com gaian adieraziz: URGENTEA + haurraren izen-abizenak.
Posta elektronikoan egin beharreko aldaketa esan eta hori egitea posible den ala ez baieztatuko dizugu.
Zure inprimakia bete eta 10 minutu igaro ondoren mezu elektronikoa jasotzen ez badugu, asko sentituz, Galtazagorriek ezin izango dute gutuna aldatu.
Gutuna babestuta doa?
Bai. Olentzeroren Klub Sekretuko Gutuna beste gutun-azal baten barruan bidaltzen da heldu baten izenean.
Horrela ez du kalterik jasaten eta nahi duzun momentuan eman diezaiokezu zure haurrari.
Gutunak penintsulatik kanpo edo beste herrialde batzuetara bidaltzen dituzue?
Ez. Gutunak fisikoki penintsulara bakarrik bidaltzen ditugu.
Zer egin behar dut nire gutuna jasotzen ez badut?
Correos-en jarri deneko maila jaso eta gero, 4 lan-egun igarota zure gutuna jasotzen ez baduzu, jarri harremanetan Galtzagorriekin lehenbailehen, konponbidea eman diezazuten (olentzerogutuna@gmail.com).
Ordaintzeko modua segurua al da?
Bai. Ordainketa Bizum-en bidez egiten da, zure bankuak zure mugikor-zenbakiaren bidez ahalbidetzen duen ordainketa-pasabidea erabiliz.
Gainera, www.olentzero.pro web gunea, SSL ziurtagiriarekin babestuta dago.