Bete galdetegia zure familia kideei buruzko xehetasun berezi batzuk ezagutzeko eta ordainketa modu seguruan egin.
Nagusientzako Eskertze Gutuna + Olentzeroren Diploma
13.90€
(Eskatutako gutun bakoitzeko, zenbatekoaren % 5 emango diegu Euskadin haur-minbizia duten aita eta amen elkarteei, hala nola, Aspanovas, eta haur-minbiziaren kontrako ikerkuntzari).
Minutu pare bat barru zure Olentzeroren Eskertze Gutuna martxan egongo da!
➜ GARRANTZITSUA: ez idatzi dena maiuskulaz eta ez erabili emotikonorik.
Behin eskaera eginda ezin izango da gutuna aldatu, beraz, amaitu baino lehen ziurtatu informazio guztia ondo dagoela, mesedez.
Eskerrik ako!
➜ Galdetegia eta gero ohiko galderen erantzunak dituzu dudak izatekotan.
Ohiko galderak
Norentzat da Olentzeroren Eskertze Gutuna?
Olentzeroren Gutun hau gure Nagusientzat da (ama, aita, amona edo aitona), urteetan zehar ahalegin handia egin baitute Eguberri bakoitza berezia izan dadin eta denok elkarrekin egoteko.
Bada garaia eskerrak emateko, Olentzerok idatzitako gutun oso hunkigarri baten bitartez.
Zein egunetarako da Olentzeroren Nagusientzako Gutun hau?
Olentzeroren Eskertze Gutuna Gabonetako jaien edozein egunetarako balio du.
Zalantzarik gabe, unerik onena Gabon-gaueko afarian edo Gabonetako bazkarian da, familiako kide guztiak elkartzen zaretenean.
Ume txikiak badituzue, ideia bikaina da Gabon-gaueko oparien ondoan uztea, Olentzerok berak bertan utzi izan balu bezala eta Gabonetako bazkarian irakurri.
Zenbat balio du Olentzeroren Gutunak?
Olentzero Eskertze Gutun pertsonalizatuak eta Diplomak 13,90€-ko prezioa du, BEZa barne.
Zer barne hartzen du Gutunak?
Olentzeroren Eskertze Gutuna vintage estilokoa da, xehetasunez beteta eta eskuz idatzitako letra-tipo oso zaindua dutenak. Honakoak barne hartzen ditu:
- Alde bateko gutun pertsonalizatua A4 formatuan, familia bakoitzaren datu norbanakoekin eta Olentzeroren sinadurarekin.
- Diploma pertsonalizatu bat non Olentzerok gure senitartekoei eskertzen dien urteetan zehar Gabonetako Magia mantendu izana. Familia guztiak sinatu ahal izango duzuena.
- Gutun-azal bat nagusien izenean, gabonetako ilustrazioarekin, Olentzeroren zigiluarekin eta posta-zigilu ofizialarekin.
Erraza al da Olentzero Gutun deskargagarria inprimatzea?
Bai, oso erraza da Olentzeroren Gutuna etxean edo kopia-denda batean inprimatzea.
Gutuna eta Diploma PDF A4 formatuan dago, beraz, edozein etxeko inprimagailutan inprima daiteke.
Gutunazala PDF A5 formatuan dago, beraz, zure inprimagailuaren balioak egokitu besterik ez dituzu egin behar.
Errealistagoa izan dadin, pergamino motako paper zahartua erabiltzea gomendatzen dizut edo zuriz inprimatzen baduzu, etzandako papera edo 130 gramotik gorako xaflaren lodiera duena.
Paper mota hau ez baduzu, gure Olentzeroren Gutuna ere oso ondo geratzen da folio arrunt batean.
Gutunak itzuli al daitezke?
Ez. Produktu guztiz pertsonalizatua denez, ordainketa egin ondoren ez da itzulketarik onartuko.
Gutunaren zenbatekoa hondatuta iristen bada eta berriro bidaltzeko astirik ez badago bakarrik itzuliko da. Informazio gehiago behar izanez gero kontsultatu Gure Salmenta Baldintzak.
Bidal daiteke gutuna familiakide bat baino gehiagoren izenean?
Bai, pertsona baten edo biren izenean bidali daiteke (ama eta/edo aita eta amama eta/edo aitona). Gutunak banakakoak dira familia bakoitzarentzat, haien informazioa agertzen baita
Zenbat denbora behar du gutunak iristeko?
Galtzagorriek bi lanegun inguru behar dituzte gutuna prestatzeko eta posta elektronikoz bidaltzeko, behin ordainketa ziurtatuta.
Gabonetan, batzuetan, apur bat gehiago luza daiteke gutunen bolumena dela eta.
Nola pertsonalizatzen dira Olentzeroren Nagusientzako Gutunak?
Goiko Galdetegia bete beharko duzu senideeen datuekin.
Gutuna euskeraz nahi dut, baina ez dakit hitz egiten…
Lasai, Galtzagorriek itzuliko dute informazioa.
Gutunak bidali baino lehen berrikusten dira?
Noski. Galtzagorriek arreta handiz errepasatzen dute gutun bakoitza, baina ezin dute %100ean bermatu.
Galdetegia betetzen duenaren ardura da informazioa zuzena dela ziurtatzea.
Behin galdetegia beteta, dena zuzen dagoela egiaztatzeko informazioaren laburpena duen mezu bat irtengo zaizu.
Zer gertatzen da erratu banaiz?
Zure galdetegia amaitu eta berehala ohartzen bazara akats larri bat egin duzula, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat olentzerogutuna@gmail.com gaian adieraziz: URGENTEA + familia kideen izenak.
Posta elektronikoan egin beharreko aldaketa esan eta hori egitea posible den ala ez baieztatuko dizugu.
Zure inprimakia bete eta 10 minutu igaro ondoren mezu elektronikoa jasotzen ez badugu, asko sentituz, Galtazagorriek ezin izango dute gutuna aldatu.
Zer egin behar dut nire gutuna jasotzen ez badut?
4 lan-egun igaro ondoren gutuna jasotzen ez baduzu, jarri harremanetan Galtzagorriekin lehenbailehen, konponbidea eman diezazuten (olentzerogutuna@gmail.com).
Ziurtatu spam karpeta egiaztatu duzula lehenik.
Ordaintzeko modua segurua al da?
Bai. Ordainketa transferentzia edo Bizum bidez egiten da, zure bankuak ahalbidetzen duen ordainketa-pasabidea erabiliz.
Gainera, www.olentzero.pro web gunea, SSL ziurtagiriarekin babestuta dago.