Kategoriak
Olentzeroa

Zure Gabon-gaueko Olentzeroren Gutuna Pertsonalizatu 2025: Gutun Ziurtatua Galdetegia

Olentzero merezitutako oporretan dago eta aurten ezin ditu Gutun gehiago idatzi.

Datorren 2025eko Gabonetarako epea zabaltzen denean Galtzagorriek abisatzea nahi baduzu, bidali mezu bat olentzerogutuna@gmail.com helbidera.

Besarkada handi bat!

Olentzeroren gutun pertsonalizatua umeei

Bete galdetegia zure seme-alabari buruzko zenbait datu bitxi jakiteko, eredua aukeratu eta ordainketa modu seguruan egin.

Gabon-gaueko Olentzeroren Gutuna

11.95€

(+ 5€ posta ziurtatua)

Olentzeroren Gutuna bakarrik eska dezakezu edo gehigarri batzuekin, hala nola, Olentzeroren alkondararen Botoia, Portaera Onaren Ziurtagiria edo Denborapasak.

(Eskatutako gutun bakoitzeko, zenbatekoaren % 5 emango diegu Euskadin haur-minbizia duten aita eta amen elkarteei, hala nola, Aspanovas, eta haur-minbiziaren kontrako ikerkuntzari).

Minutu pare bat barru zure Olentzeroren Gutuna martxan egongo da!

GARRANTZITSUA: ez idatzi dena maiuskulaz eta ez erabili emotikonorik.

Behin eskaera eginda ezin izango da gutuna aldatu, beraz, ziurtatu informazio guztia ondo dagoela, mesedez.

Eskerrik ako!

➜ Galdetegia eta gero ohiko galderen erantzunak dituzu dudak izatekotan.

Ohiko galderak

Zein egunetarako da Olentzeroren Gutun hau?

Olentzeroren Gutun hau Gabon-gauean Olentzerok ekartzen dituen oparien ondoan uzteko pentsatuta dago.

Horrela txikiak gutuna goizean irakurriko du Olentzerok utzi dizkion opariak irekitzera jaikitzen denean.

Zenbat balio du Olentzeroren Gutunak?

Olentzeroren Gutun pertsonalizatuak 11,95€-ko prezioa du, BEZa barne.

Baina gogoratu gehigarri batzuk ere gehi ditzakezula zure bidalketari: Botoia, Portaera Onaren Ziurtagiria, Denborapasak…

Zer barne hartzen du gutunak?

Olentzeroren Gutuna vintage estiloko orri batez osatuta dago, xehetasunez beteta eta eskuz idatzitako letra-tipo oso zaindua dutenak. Honakoak barne hartzen ditu:

  • Alde bateko gutun pertsonalizatua A4 formatuan, haur bakoitzaren datu norbanakoekin eta Olentzeroren sinadurarekin.
  • Gutun-azal bat haurraren izenean, Gabonetako marrazkiekin. Eta gutun-azalaren atzealdean, Gabonetako motibodun pegatina.
  • Gutun-azal bat aitaren, amaren edo familiakidearen izenean.

Gutuna bidaltzeak kostu gehigarria du?

Bai. Olentzeroren Gutuna modu ziurtatutan bidaltzen da eta 5€ balio du (Correos-en tarifak 2025).

Ziurtatutako gutunak jarraipen-zenbaki bat du, uneoro non dagoen jakingo dugu.

Postariak eskuan entregatuko dizu eskutitza eta etxean ez bazaude, zure posta-bulegoan jasotzeko oharra utziko dizu.

Gutunak itzuli al daitezke?

Ez. Produktu guztiz pertsonalizatua denez, ordainketa egin ondoren ez da itzulketarik onartuko.

Gutunaren zenbatekoa hondatuta iristen bada eta berriro bidaltzeko astirik ez badago bakarrik itzuliko da. Informazio gehiago behar izanez gero kontsultatu Gure Salmenta Baldintzak.

Bidal daiteke gutuna haur bat baino gehiagoren izenean?

Ez. Gutunak banakakoak dira haur bakoitzarentzat, haien informazioa agertzen baita: izena, adina, zaletasunak…

Bidali al daitezke bi gutun kartazal ziurtatu berean?

Bai. Edozein motatako bi gutun eskatzen badituzu anai-arrebentzat edo familiakoentzat, zure izenean doan gutun-azal ziurtatuaren barruan bidaliko dira bi gutunak (bakoitza bere gutun-azalean).

Behin bigarren galdetegia beteta, bigarren ordainketa egiterako orduan, 5€-ko bidalketa-gastua deskontatu beharko diozu bigarren eskaera horri. Deskontu honen onuradun izateko ezinbesteko baldintza da bi gutunak posta helbide berdinera joatea, bi gutunak eskaera egiten duen helduaren gutun-azal ziurtatu berean bidaliko baitira.

Zenbat denbora behar du gutunak iristeko?

Galtzagorriek bi lanegun inguru behar dituzte gutuna prestatzeko, behin ordainketa eginda dagoela ziurtatuta.

Ondoren, posta ziurtatuaren bidez bidaltzen da, eta 2/3 lanegun inguru behar ditu (kontuan izan Gabonak* bolumen handiko garaia direla, beraz, luzeagoa izan daitekeela).

*GARRANTZITSUA: Ia bidalketa guztiak adierazitako epean egiten dira, nahiz eta atzerapenak gerta daitezkeen eguraldi kaxkarrengatik, eskaeren bolumen handiko datak, grebak, itxierak, istripuak…  Ez gara ezinbesteko kasuen edo kasualitatezko kausen erantzule, horiek betetzea eragozten dutenak zerikusirik ez duten hirugarrenen arabera.

Bidalketetan arazorik izanez gero, gurekin harremanetan jarri behar duzu olentzerogutuna@gmail.com helbidean, ahalik eta irtenbiderik onena eman diezazugun, gure Salmenta Baldintzetan azaltzen den moduan.

Nola pertsonalizatzen dira Olentzeroren Gutunak?

Goiko Galdetegia bete beharko duzu haurraren datuekin.

Gutuna euskeraz nahi dut, baina ez dakit hitz egiten…

Lasai, Galtzagorriek itzuliko dute informazioa.

Gutunak bidali baino lehen berrikusten dira?

Noski. Galtzagorriek arreta handiz errepasatzen dute gutun bakoitza, baina ezin dute %100ean bermatu.

Galdetegia betetzen duenaren ardura da informazioa zuzena dela ziurtatzea.

Behin galdetegia beteta, dena zuzen dagoela egiaztatzeko informazioaren laburpena duen mezu bat irtengo zaizu.

Zer gertatzen da erratu banaiz?

Zure galdetegia amaitu eta berehala ohartzen bazara akats larri bat egin duzula, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat olentzerogutuna@gmail.com gaian adieraziz: URGENTEA + haurraren izen-abizenak.

Posta elektronikoan egin beharreko aldaketa esan eta hori egitea posible den ala ez baieztatuko dizugu.

Zure inprimakia bete eta 10 minutu igaro ondoren mezu elektronikoa jasotzen ez badugu, asko sentituz, Galtazagorriek ezin izango dute gutuna aldatu.

Gutuna babestuta doa?

Bai. Olentzeroren Gutuna beste gutun-azal baten barruan bidaltzen da heldu baten izenean.

Horrela ez du kalterik jasaten eta momentua heldu arte umeak ikus ez dezan ziurtatzen duzu.

Botoia haurraren gutun-azalaren barruan dago?

Olentzeroren alkandoraren botoia posta ziurtatuan soilik eska dezakezun gehigarri bat da.

Botoia ez da haurren gutun-azalaren barruan sartzen, gurasoei zuzendutako gutun-azalaren barruan baizik. Horrela, Gabon-gaueko oparien artean edo txikia harritzeko komenigarria den lekuan jarri dezakezu.

Zer gertatzen da nire gutuna 2025ko abenduaren 17tik aurrera eskatzen badut?

Ezin dugu ziurtatu 2025ko abenduaren 17tik aurrera egindako eskaerak postaz garaiz iritsiko direnik.

Beraz, egun horretatik aurrera, solik jaso dezakezu gutuna posta elektronikoz eta etxean inprimatu. Kasu honetan, Olentzeroren Gutunak 8,95 €-ko prezioa du eta 48 lan-ordu inguruan bidaliko da.

Gutunak penintsulatik kanpo edo beste herrialde batzuetara bidaltzen dituzue?

Ez. Gutunak fisikoki penintsulara bakarrik bidaltzen ditugu, baina zure Gabon-gaueko Olentzeroren Gutuna nahi baduzu, deskarga daitekeen bertsioan eska dezakezu eta etxean inprimatu. Ikusi hemen.

Zer egin behar dut nire gutuna jasotzen ez badut?

Correos-en jarri deneko maila jaso eta gero, 4 lan-egun igarota zure gutuna jasotzen ez baduzu, jarri harremanetan Galtzagorriekin lehenbailehen, konponbidea eman diezazuten (olentzerogutuna@gmail.com).

Ordaintzeko modua segurua al da?

Bai. Ordainketa transferentzia edo Bizum bidez egiten da, zure bankuak ahalbidetzen duen ordainketa-pasabidea erabiliz.

Gainera, www.olentzero.pro web gunea, SSL ziurtagiriarekin babestuta dago.