Bete galdetegia zure seme-alabari buruzko zenbait datu bitxi jakiteko, eredua aukeratu eta ordainketa modu seguruan egin.
Gabon-gaueko Olentzeroren Gutun Deskargagarria
6.95€
➜ Olentzeroren Gutuna bakarrik eska dezakezu edo gehigarri batzuekin, hala nola, Portaera Onaren Ziurtagiria edo Denborapasak.
(Eskatutako gutun bakoitzeko, zenbatekoaren % 5 emango diegu Euskadin haur-minbizia duten aita eta amen elkarteei, hala nola, Aspanovas, eta haur-minbiziaren kontrako ikerkuntzari).
Minutu pare bat barru zure Olentzeroren Gutuna martxan egongo da!
➜ GARRANTZITSUA: ez idatzi dena maiuskulaz eta ez erabili emotikonorik.
Behin eskaera eginda ezin izango da gutuna aldatu, beraz, ziurtatu informazio guztia ondo dagoela, mesedez.
Eskerrik ako!
➜ Galdetegia eta gero ohiko galderen erantzunak dituzu dudak izatekotan.
Ohiko galderak
Zein egunetarako da Olentzeroren Gutun hau?
Olentzeroren Gutun hau Gabon-gauean Olentzerok ekartzen dituen oparien ondoan uzteko pentsatuta dago.
Horrela txikiak gutuna goizean irakurriko du Olentzerok utzi dizkion opariak irekitzera jaikitzen denean.
Zenbat balio du Olentzeroren Gutunak?
Olentzeroren Gutun pertsonalizatu digitalak 6,95€-ko prezioa du, BEZa barne.
Baina gogoratu gehigarri batzuk ere gehi ditzakezula zure eskaeran: Portaera Onaren Ziurtagiria edo Denborapasak.
Zer barne hartzen du gutunak?
Olentzeroren Gutuna vintage estiloko orri batez osatuta dago, xehetasunez beteta eta eskuz idatzitako letra-tipo oso zaindua dutenak. Honakoak barne hartzen ditu:
- Alde bateko gutun pertsonalizatua A4 formatuan, haur bakoitzaren datu norbanakoekin eta Olentzeroren sinadurarekin.
- Gutun-azal bat haurraren izenean, Gabonetako marrazkiekin.
Erraza al da Olentzero Gutun deskargagarria inprimatzea?
Bai, oso erraza da Olentzeroren Gutuna etxean edo kopia-denda batean inprimatzea.
Gutuna PDF A4 formatuan dago, beraz, edozein etxeko inprimagailutan inprima daiteke.
Gutun-azala PDF A5 formatuan dago, beraz, zure inprimagailuaren balioak egokitu besterik ez dituzu egin behar.
Portaera Onaren Ziurtagiria eta Denborapasak ere PDF A4 formatuan daude (gehigarriak).
Errealistagoa izan dadin, pergamino motako paper zahartua erabiltzea gomendatzen dizut edo zuriz inprimatzen baduzu, etzandako papera edo 130 gramotik gorako xaflaren lodiera duena.
Paper mota hau ez baduzu, gure Olentzeroren Gutuna ere oso ondo geratzen da folio arrunt batean.
Gutunak itzuli al daitezke?
Ez. Produktu guztiz pertsonalizatua denez, ordainketa egin ondoren ez da itzulketarik onartuko.
Informazio gehiago behar izanez gero kontsultatu Gure Salmenta Baldintzak.
Eska daiteke gutuna haur bat baino gehiagoren izenean?
Ez. Gutunak banakakoak dira haur bakoitzarentzat, haien informazioa agertzen baita: izena, adina, zaletasunak…
Zenbat denbora behar du gutunak iristeko?
Galtzagorriek bi lanegun inguru behar dituzte gutuna prestatzeko eta posta elektronikoz bidaltzeko, behin ordainketa ziurtatuta.
Gabonetan, batzuetan, apur bat gehiago luza daiteke gutunen bolumena dela eta.
Nola pertsonalizatzen dira Olentzeroren Gutunak?
Goiko Galdetegia bete beharko duzu haurraren datuekin.
Gutuna euskeraz nahi dut, baina ez dakit hitz egiten…
Lasai, Galtzagorriek itzuliko dute informazioa.
Gutunak bidali baino lehen berrikusten dira?
Noski. Galtzagorriek arreta handiz errepasatzen dute gutun bakoitza, baina ezin dute %100ean bermatu.
Galdetegia betetzen duenaren ardura da informazioa zuzena dela ziurtatzea.
Behin galdetegia beteta, dena zuzen dagoela egiaztatzeko informazioaren laburpena duen mezu bat irtengo zaizu.
Zer gertatzen da erratu banaiz?
Zure galdetegia amaitu eta berehala ohartzen bazara akats larri bat egin duzula, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat olentzerogutuna@gmail.com gaian adieraziz: URGENTEA + haurraren izen-abizenak.
Posta elektronikoan egin beharreko aldaketa esan eta hori egitea posible den ala ez baieztatuko dizugu.
Zure inprimakia bete eta 10 minutu igaro ondoren mezu elektronikoa jasotzen ez badugu, asko sentituz, Galtazagorriek ezin izango dute gutuna aldatu.
Inprimatutako gutunak eska al daitezke?
Bai. Abenduaren 17a baino lehen eskaera egiten baduzu, posta ziurtatuaz bidaltzen den Olentzero Gutun inprimatua eskatzeko aukera duzu honako galdetegian.
Zer egin behar dut nire gutuna jasotzen ez badut?
4 lan-egun igaro ondoren gutuna jasotzen ez baduzu, jarri harremanetan Galtzagorriekin lehenbailehen, konponbidea eman diezazuten (olentzerogutuna@gmail.com).
Lehenik spam-a konprobatu.
Ordaintzeko modua segurua al da?
Bai. Ordainketa transferentzia edo Bizum bidez egiten da, zure bankuak ahalbidetzen duen ordainketa-pasabidea erabiliz.
Gainera, www.olentzero.pro web gunea, SSL ziurtagiriarekin babestuta dago.