Olentzero merezitutako oporretan dago eta aurten ezin ditu Gutun gehiago idatzi.
Besarkada handi bat!


🎄2026ko Gabon hauek zure seme-alabarentzat are bereziagoak izatea nahi duzu?
Eskatu orain bere Gabonetako Olentzeroren Gutuna!
Opari ahaztezina non zure umea txundituta geratuko da, Olentzerok bere sekretu guztiak ezagutzen baititu.
Bere Olentzeroren Gutuna zuen postontzira imprimatuta heltzeko eska dezakezu edo mailez formatu digitalean.
🎁 Gutunak gabonetako 3 aurpegiko ipuintxo zoragarri bat dakar opari gisa, non umea protagonista da.
🎁 Eta gainera, Olentzerori Erantzuteko Gutun digital bat jasoko duzu oparitzat.
💌 Gogoratu eskutitz solidario bat dela, haur-minbizia duten umeei lagunduko diezu eta.
Benetazko Gabonetako magia soilik 9.95€-tik!
(Olentzeroren Gutuna eskatu nahi baduzu, hurrengo botoi sakatu eta gehiago jakin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen).
Nola pertsonalizatu Olentzeroren Gutuna modu errazean
Zure seme-alabarentzako Olentzeroren Gutuna pertsonalizatzea oso erraza da eta minutu pare bat besterik ez dituzu beharko:

1
Bidalketa mota
Zure Olentzero Gutuna posta elektronikoz edo postontzian inprimatuta jaso nahi duzu?
2
Hizkuntza hautatu
Olentzeroren Gutuna euskeraz zein gaztelaniaz aukera dezakezu.
3
Eredua aukeratu
6 gutun-eredu ezberdin daude aukeran, zure seme-alaba bakoitzarentzat bakarrak izan daitezen.
4
Istorioa aukeratu
9 ipuintxoen artean aukeratu dezakezu, zure seme-alabaren gutunarekin batera joango dena eta non protagonista izango den.
5
Galdetegia bete
Olentzerok haur bakoitzari buruzko xehetasun batzuk ezagutu behar ditu gutuna pertsonalizatzeko.
6
Osatu zure datuak
Zure datu pertsonalak eta zure helbidea betetzea eta ordainketa modu seguruan egitea besterik ez duzu egin behar.
7
Gozatu sorpresaz
Gabon-gaua baino lehen Olentzeroren Gutuna jasoko duzue zuen postontzian edo emailean.

Gabon hauetan Olentzerok gutun bidez idazten dizu!
Olentzerok idatzitako eskutitza jasoko duzu zure postontzian edo mailean abenduaren 24a baino lehen
9.95€-tik solik
Olentzerok gizabanakotasunean idazten die umeei
Olentzerok haur bakoitzari idazten dion gutun bakoitza BAKARRA da.
Eskutitzak guztiz pertsonalizatuta daude haur bakoitzaren datuekin: izena, bere gutunean eskatutako opariak, bere zaletasunen inguruko xehetasunak, lagunak, sekretutxoak … Eta badaki nola jokatu duen ere!
Gainera, hizkuntza hauta dezakezu, euskaraz edo gaztelaniaz nahi baduzu. Eta sei eredu ezberdinen artean hautatu, era honetan anaia-arreba bat baino gehiago etxean badaude, gutun guztiak desberdinak izango dira.
Eta 9 istorio desberdinen artean ere aukera dezakezu, non umea protagonista den.
Nola? Olentzerok lanari ekiteko bete behar duzun galdetegi sinple bati esker.
Nolakoa da Gabonetako Olentzeroren Gutuna?
Olentzeroren haurrentzako gutunak oso benetazkoak dira, eskuz idatzita eta zahartutako paperean inprimatuta baitaude.
Haurrak harritu egingo dira kanpoko itxurarekin eta barruko edukiarekin.

✔ Erabat pertsonalizatutako Gutuna
Ez daude Olentzeroren bi gutun berdinak, bakoitzak ume bakoitzaren datu pertsonalak baititu.
Gutunak haur bakoitzari buruzko informazio paregabea dauka: izena, lagunen izenak, gogoko ekintzak, janari gogokoena…
Eta Olentzerok badaki ondo portatzen den ala ez!
Eta noski, txikiak bere gutunean eskatu duen opariari buruz hitz egingo dio.
Zure semea edo alabarentzako gutun guztiz gizabanakatua… Zur eta lur geratuko da!

✔ Eredu ezberdinak
Gutunak oso errealistak dira eta txikienek ez dute zalantzarik izango Olentzerok pertsonalki idatzi dituela.
Olentzerok berari aurretik idatzi dioten gutunari erantzuten ari dela pentsatuko dute.
Gutunek A4 formatuan dira eta testu eta ilustrazio ezberdinak dituzten 6 ereduren artean aukeratu dezakezu.
Horrela, etxe berean haur bat baino gehiago baldin badago, gutunak guztiz desberdinak izango dira.






✔ Estetika oso zaindua
Gutun-papera zahar itxurakoa da, pisu handikoa eta kalitate paregabekoa da.
Inprimaketaren kalitatea oso errealista da eta eskuz idatzitako letra motarekin, baina txikiek irakurtzeko erraza da.
✔ Xehetasun paregabeak: Olentzerok sinatutako gutuna
Olentzerok berak sinatu du eskutitza.

✔ %100 benetazkoa
Egiazko Olentzeroren Gutuna denez, Olentzeroren Etxetik zure etxera iritsiko den gutunazalak ere itxura zaharra du.
- Eskuz idatzitako estiloan haur bakoitzaren izenean bidaltzen da.
- Olentzeroren zigilua darama.
- Olentzeroren Etxearen Posta-Bulegoko posta-zigilu ofiziala.
- Eta gutun-azalaren atzeko aldean, gabonetako pegatina.
*Olentzeroren gutunazala zure izenean joango den beste gutunazal baten barruan bidaliko da, babestuta egon dadin eta umeari hobeto datorkizuenean emateko.

🎁 Zein opari dakartza Olentzeroren Gabonetako Gutunak?
Gabonetako Olentzeroren Gutunak bi opari paregabe dakartza zure umearentzat: Gutunarekin batera imprimatuta bidaliko den Ipuintxo bat eta emailez jasoko duzun Olentzerori Erantzuteko Gutun bat.
🎁 OPARI 1: Gabonetako Ipuin polita
Euskaraz zein gaztelaniaz Olentzero, bere lagunak eta zure umea protagonistak diren Gabonetako 9 ipuin maitagarrien artean aukeratu dezakezu.
Hiru aurpegiko Istorio txiki honek Olentzeroren eta zure seme-alaben arteko lotura are bereziago bihurtuko du.
Ipuin guztiak baliagarriak dira edozein adinerako, baina ideia txiki bat ematen dizugu. Txikienentzat zuzendutako ipuinak (2tik 6 urtera), letra maiuskulaz idatzita daude.
Aukeratu gehien gustatzen zaizun istorioa:

Olentzero eta bere lagun berriak
Olentzero oso nahasita dago janaria sukaldetik desagertzen hasten denean, gauzak nahastuta eta arrasto arraroak aurkitzen dituenean…
Ipuin aproposa etxeko txikienentzat.

Olentzero eta Gabonetako apainketa
Hilabete bakarra falta da Gabon-gauerako eta Baso Magikoan Olentzero, Mari Domingi eta animalien etxeak apaintzeko festa egiten dute.
Baserriko animaliak dauden istorio bat.

Olentzero eta Gabon-gaueko afaria
Aurten Olentzero eta Galtzagorriak dira Gabon-gaueko afaria prestatuko dutenak.
Mari Domingirentzat afari oso berezia prestatu nahi dute, baina gauzak ez dira irtengo espero duten bezala.

Olentzero eta Galtzagorriak ur-jauzian
Istorio zirraragarri honetan Galtzagorri bat itotzear dago.
Baina Olentzerok bere bizitza salbatuko du eta izaki txiki hauek bere laguntzailerik fidelenak bihurtuko dira.

Olentzero oparien bila
Neska kapritxoso bat haserretzen da, Olentzerok aurten oparirik izango ez dituela esaten dioenean, bere lagunak oso gaizki tratatzen dituelako.
Neskak opari guztiak lapurtuko ditu eta Gabonak arriskuan jarriko ditu.

Olentzero eta Galtzagorriak Baso Magikoan
Gizon maltzur batzuk Galtzagorri batzuen jabe da eta atseden gabe lan egitera behartzen ditu.
Ume ausart batek ihes egiten lagunduko die eta Olentzeroren Baso Magikoan amaituko dute bizitzen opariak prestatzen laguntzen.

Mari Domingi lore magikoaren atzetik
Iratxo maltzur batek begi gaiztoa botatzen dio Olentzerori eta honek ezin ditu Gabonetako opariak landu.
Mari Domingik, ume baten laguntzaz, sorginkeria desegingo duen lore magikoa bilatu beharko du.

Olentzero eta tximiniako enbor magikoa
Gabonetako istorio maitagarria, non haurrek familia benetako Eguberria dela eta opariak ez direla garrantzitsuena deskubrituko duten.
Benetan hunkigarria!

Olentzero eta Lamiak
Olentzero kanpatzera doa Napo eta Kearekin egun batzuetan zehar arrantzaz disfrutatzeko.
Han arriskuan dagoen Lamia bat ezagutuko du. Honek laguntza eskatuko dio beste Lamiak askatzeko herriko biztanleek baitu baitituzte.
🎁 OPARI 2: Olentzerori Erantzuteko Gutuna
Behin Galtzagorriek Olentzeroren Gutuna Correosen jarrita, email bat bidaliko dizute abisatzeko.
Email horretan Olentzerori Erantzuteko Gutuna erantsiko dizute inprima dezazun. Horrela, zure seme-alabak idatzi ahal izango dio.
Bere gutuna dela eta eskerrak eman ahal izango dizkio, zein opari nahi duen esan, sekretutxu gehiago kontatu…

🪄Are Magia gehiago gehitu nahi diezu Gabon hauei?
Zure seme-alaben Gabonak are bereziagoak izatea nahi baduzu, opari osagarri hauekin osatu dezakezu zure Olentzeroren Gutuna.
Gabonetako Pack Berezian eta Pack Premium-ean, Olentzerori Erantzuteko Gutuna inprimatuta bidaliko da.

Olentzeroren Gutuna + Ipuina + Erantzun Gutuna (digitala) + Olentzeroren Denborapasak
Jolas klasiko dibertigarri batzuk Olentzero eta bere lagunak protagonista izanik.
Txikienek primeran pasatuko dute koloreztatzen, 7 akatsen bila, labirintorako irteera edo hizki-sopako hitzak aurkitzen.
15.45€

Olentzeroren Gutuna + Ipuina + Erantzun Gutuna (digitala) + Portaera Onaren Ziurtagiria
Zure seme-alaba aurten oso ondo portatu dela egiaztatzen duen agiri ofiziala eta horregatik, Olentzerok pertsonalki zoriontzen du diploma bat emanez.
Bere izen-abizenekin eta Olentzeroren sinadurarekin pertsonalizatua!
16.45€

Gabonetako Pack Berezia: Olentzeroren Gutuna + Ipuina + Erantzun Gutuna +Ziurtagiria + Denborapasak
Bete zure haurraren bihotza magiaz eta ilusioz Gabonetako Pack Berezi honekin.
Gutun pertsonalizatua bat, Ipuin original bat, Olentzerori Erantzuteko Gutuna, Portaera Onaren Ziurtagiria eta Jolas dibertigarriak Gabon paregabe baterako.
18.95€

Gabonetako Pack Magia: Olentzeroren Gutuna + Ipuina + Erantzun Gutuna (digitala) + Botoia
Gabonik magikoena Olentzeroren Pack Magiarekin.
Olentzero heldu baino lehen magia sortzeko Gutun eta Ipuin pertsonalizatu maitagarri bat. Eta Olentzeroren alkondararen Botoia oparien ondoan uzteko eta magiarekin jarraitzeko Gabon-gauan.
16.95€

Gabonetako Pack Ilusioa: Olentzeroren Gutuna + Ipuina + Erantzun Gutuna (digitala) + Ziurtagiria + Botoia
Gabonik zirraragarriena Olentzeroren Ilusio Packarekin.
Gutun pertsonalizatu bat, Ipuin orginala eta Portaera Onaren Ziurtagiria Olentzero heldu aurretik emateko. Eta gainera, Olentzeroren alkondararen Botoia oparien ondoan uzteko.
20.95€

Gabonetako Pack Premium: Olentzeroren Gutuna + Ipuina + Erantzun Gutuna + Ziurtagiria + Denborapasak + Botoia
Gabon borobilena Olentzeroren Pack Premiumarekin.
Pack Bereziak Gabonetan gozatzeko barne hartzen duen guztia eta gainera, Gabon-gauean oparien ondoan uzteko Olentzeroren alkandoraren Botoia.
22.95€
Familian bizitzeko Gabon ahaztezina
Olentzeroren Gutunari esker Gabon hauek oso bereziak izango dira.
Olentzeroren gutuna esku artean hartzen dutenean zure seme-alaben aurpegi hunkituak ikustea, zure itxaropenak gaindituko dituen zerbait da.
Familia osoa eseri Gabonetako zuhaitzaren ondoan eta lasai irakurri Olentzeroren Gutun bakoitza.
Olentzerok zuentzat idatzi duen istorio txikiak inoiz ahaztuko ez duzuen momentu familiarra izango da, bai haurrentzat zein helduentzat.

“Olentzeroren Gutuna bere haurtzaroko oroitzapena izango da bizitza osorako. Amets egin, imajinatu eta Gabonen benetako esentzian sinistaraziko dion opari berezia”.
Bete Galdetegia eta zeure Olentzeroren Gutun Pertsonalizatua eskatu
¡Soilik minutu pare bat beharko dituzu Olentzerok zure seme-alaben eskutitza idazteko behar dituen datuak betetzeko!
Gabonetako Gutun oso solidarioa

Olentzeroren Gutunarekin, zure seme-alabak zoriontsu egiteaz gain, zure hondar aletxoa eman ahal izango duzu haur minbizia duten umeei laguntzeko.
Eskatutako gutun bakoitzeko, zenbatekoaren % 5 emango diegu Euskadin haur-minbizia duten aita eta amen elkarteei, hala nola, Aspanovas, eta haur-minbiziaren kontrako ikerkuntzari.
Kaltetutako familiek sortutako irabazi-asmorik gabeko entitateak, beren jarduera ospitalean eta ospitaletik kanpo arreta psikosoziala eskainiz burutzen dutenak.
Minbizia duten adingabeen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko jaio ziren elkarteak diagnostikoa egiten den unetik, oso prozesu gogorra eta luzea baita.
(Logotipoan sakatuz egiten duten lan izugarria ikus dezakezu).
Imajinatzen al duzu zure seme-alabaren zoriontasuna Olentzeroren Gutuna postontzitik ateratzen duenean?

