Gabonak urteko sasoirik magikoenak dira, familia topaketen, ospakizunen eta alaitasunaren sinonimo.
Eta edozein festa onenean bezala, ezin da Gabonetako musika apur bat falta. Hona hemen euskal Gabon-kanta ezagunenen bilduma bat ekartzen dizuet, noski, Olentzeroren Abesti famatua barne hartuta.
Baina badaude ziuraski ezagutzen ez dituzun euskarazko Gabon-abesti askoz gehiago.
Hasi dadila musika!
Euskal Gabon-kanta ospetsuak
Abesti bakoitza letra duen bideo batekin batera doa, karaoke bertsioan, ozen-ozen abes dezazun. Eta jatorrizko letrak ere deskargatu ditzakezu haiek ikasteko eta haien itzulketa gaztelaniara.
Gabon hauetan Olentzerok zure umeari Gutun pertsonalizatua idazten dio!
Olentzerok idatzitako eskutitza jaso zure postontzian edo mailean
6.95€-tik soilik
1. Olentzeroren Abestia; euskal Gabon-kantarik gorena
Jakina, euskal Gabon-Kanta ezagunenen sailkapen hau Olentzeroren Abesti klasikoarekin hasi behar dugu.
Olentzeroren Abesti famatua eskola guztietan ikasten da eta abenduaren 24an Olentzeroren kalejira, jaialdi eta emanaldietan abesten da.
Bideoan Olentzeroren Abestia kararoke bertsioan abestu dezakezu eta euskarazko jatorrizko letra zein itzulpena deskargatu dezakezu.
2. Hator, hator; Gabon-abesti hunkigarria euskeraz
Beste euskarazko Gabonetako-abesti klasikoetako bat, zalantzarik gabe, Hator, hator mutil etxera… abestia da.
Gontzal Mendibil edo Ainhoa Arteta bezalako abeslari garrantzitsuek bertsionatutako abestia.
Gabon-kanta hunkigarria, Gabon-gauean familiarekin abesteko aproposa!
3. Alaken
Euskal Gabonetako kantutegiarekin jarraitzen dugu, Alaken abestiarekin.
Etxeko txikienentzat oso abesti entretenigarria mihi-bira bat baitakar.
4. Din, dan, don; euskarazko Gabon-abestien klasiko bat
Orain Din, dan, don euskarazko Gabon-abestiaren txanda da. Haurrek eskolan ikasten duten Gabon-kanta eta Gabon-gaua zoriontzen duena.
5. Kas, kas atean
Kas, kas, kas atean. Nor dabil etxean? Ikusi makusi. Nor naizen ikasi.
Asmakizun bat abesti bihurtuta. Olentzero ate-joka dago eta haurrek nor den jakin behar dutela kontatzen duena.
6. Urtaro zuriko emakumea
Ene Kantak-en Gabon-kanta modernoa euskeraz, Urtaro zuriko emakumea.
Kantu erritmiko honetan, Mari Domingiri omenaldia egiten zaio, Gabonero protagonismo handiagoa hartzen duen Olentzeroren lagun zintzoa.
7. Bizarzuri, Olentzeroren Abesti tradizionalaren alternatiba
Bizarzuri Gabon-kanta Olentzerori eskainia dago.
Olentzeroren bizar zuriaz eta jatea zenbat gustatzen zaionari buruz hitz egiten duen eta Gabon-gauean zoriontzen gaituen abesti erakargarria.
8. Lo dago haurtxoa
Lo dago haurtxoaren Gabon-kantak Olentzeroren etorreraren zain dagoen bitartean lasai lo egiten duen haur baten berri ematen du.
Abesti sinplea oso koru erakargarria duena.
9. Mendi aldetik datoz, Jesusen jaiotzari buruz hitz egiten duen kanta
Mendi aldetik datoz Gabon-gauean ardiekin menditik iristen diren artzainei buruz hitz egiten du.
Jesus haurraren etorrerari buruz hitz egiten du, Aleluiaren korua barne.
10. Gabonak gabon
Hurrengo Gabon-kantuak ere Jesusen jaiotzari buruz hitz egiten du.
Gabonak, gabon erritmo motela eta Gabonetako soinuak dituen kanta bat da.
11. Gabeko izar
Gabeko izar Txomin Artolak eta Amaia Zubiriak euskal folklorearen ohiko erritmoekin abesten duten Gabon-abestia da.
12. Dringilin dron; euskal Gabon-abesti erakargarria
Dringilin dron Pantxoa eta Peio mitikoen abesti bizia da.
Seguru ezin izango zarela bere melodia biziaren erritmora mugitzera sahietsi.
13. Horra Mari Domingi
Horra Mari Domingi beste Gabon-kanta bat da, non Mari Domingi protagonista den eta Belenera joateko gonbita egiten dioten.
14. Ole, Olentzero; euskarazko Gabon-abestirik modernoena
Eta euskarazko 14 Gabon-abesti onenen zerrenda hau ixten dugu, txikienen artean oso ezaguna egin den abesti batekin.
Ene Kantak-en Ole, Olentzero abestia da, erritmo biziarekin eta koreografia barne.
Ausartzen al zara Ole, Olentzero kantatzera eta dantzatzera?
Zein da zure euskal Gabon-kantarik gogokoena? Euskarazko Gabon-abestiren bat gehitu nahi duzu zerrendan?